Txirrindularitza

Iker Gomez eta Aritz Oiarbide Aguraingo Top-Tenean

Guaixe 2021ko eka. 30a, 10:20

Gaztetxoen Torneoko kadeteen lehenengo urtekoen mailan Quesos Albenizko Iker Gomez zortzigarren sailkatu zen eta kadeteen bigarren urteko mailan Sakana Group taldeko Aritz Oiarbide bederatzigarren.

Larunbatean Agurainek kadeteen mailako XX. San Juan Saria hartu zuen, Gaztetxoen Txapelketarako baliagarria. Kadeteak banatuta aritu ziren. Lehenengo urteko kadeteek 58 km-ko proba osatu behar izan zuten eta laukote bat iritsi zen helmugara aurreratuta. Iker Villar (Ega Perfil) izan zen azkarrena (1:26:23). Quesos Albeniz Burundako Iker Gomez zortzigarren sailkatu zen, lehen hamar postuetan. Gabriel Irurtia (Sakana Group) 27. sailkatu zen, Ion Aierbe (Quesos Albeniz) 48. eta Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 53.

Kadeteen bigarren urtekoek, aldiz, 64 km zituzten aurretik. Mugimenduak egon ziren, baina lasterketa esprintean erabaki zen eta Suministros Zadorra taldeko Guzman Grecco izan zen azkarrena (1:31:30). Sakana Group taldeko Aritz Oiarbide etxarriarra bederatzigarren sartu zen, Top Tenean. Mikel Regil (Quesos Albeniz) 13. sartu zen, Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 25., Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 39., Manex Zufiaurre (Sakana Group) 44. eta Adrian Martinez (Sakana Group) 48.