Bi atxilotu, ebasteagatik

Guaixe 2021ko eka. 25a, 11:39

Guardia Civilaren patruila bat. ARTXIBOA

Industrialde batean ebasteagatik 42 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten.

Sakanako industrialde bateko hainbat pabiloitan sartu eta hainbat material ebasteagatik 42 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Guardia Civilak. Agenteek jaso zuten salaketaren arabera, furgoneta batean zihoazen zenbait pertsona industrialde bateko zenbait lantegitan sartu ziren. Handik aluminiozko leihoak eta bestelako materialak eraman zituzten. Zaintza ezarri, bi gizonezkoak atzeman eta epailearen aurrera eraman zituzten. Ebatsitakoa jabeei bueltatu zieten.