COVID-19 kasuak %77,73 jaitsi dira

Guaixe 2021ko uzt. 5a, 08:40

Erizaina txertoa jartzen. ARTXIBOA

Garagartzaroan 57 positibo besterik ez dira egon. Urte erdian 1.312 gaixo izan dira.

 

Osasunbideak COVID-19 gaitzaren 57 positibo zenbatu zituen garagartzaroan Sakanan. Gaixoak herrika horrela banatu dira: Uharte Arakil 18, Altsasun 17, Etxarri Aranatz 10, Lakuntza 9 eta Arbizun, Bakaikun eta Olatzagutia bana. Urte hasieratik COVID-19ak sakandar gutxien gaixotu dituen hilabetea izan da garagartzaroa; izan ere, ilbeltzean 113 izan ziren, otsailean 148, martxoan 170, apirilean 568 eta maiatzean 256. Aurtengo 1.312 positiboei joan den urteko 1.170k batuz gero, guztira 2.482 sakandarrek pasa dute COVID-19 gaitza, hau da, ibarreko populazioaren %12,25. 

Herrika pandemiaren eragin handiena izan duen herria Urdiain da, urdiaindarren %23,3 pasa baitu gaitza. Gaixotasunak ederki kolpatu dituzten beste herriak dira: Etxarri Aranatz %17,46, Arbizu %15,69, Lakuntza %14,98 eta Iturmendi %13,14. Populazioaren %10 eta 12 artean gaixo izan duten herriak bost dira: Uharte Arakil %11,79, Irurtzun %11,62, Altsasu %10,77, Irañeta %10,65 eta Ergoiena %10. Azkenik, herritarren hamarrena baino gutxiago gaixotu diren ibarreko udalerriak bost dira: Bakaiku %9,72, Ziordia %9,71, Arruazu %8,49, Olatzagutia %7,45 eta Arakil %7,38. 

Sakanako COVID-19 kasuak 2021ko hilabeteka
Udalerria Herria 2021-01 2021-02 2021-03 2021-04 2021-05 2021-06 2020an 2021ean Guztira
Irurtzun   17 9 4 43 5 0 183 78 261
Arakil   3 14 3 8 1 0 42 29 71
  Aizkorbe 0 0 0 0 0 0 0 0 0
  Urritzola 0 0 0 0 0 0 0 0 0
  Errotz 0 0 1 0 0 0 0 1 1
  Izurdiaga 1 2 0 0 0 0 4 3 7
  Etxeberri 0 0 0 0 0 0 6 0 6
  Egiarreta 0 0 0 0 0 0 6 0 6
  Etxarren 1 2 1 5 0 0 5 9 14
  Ekai 0 0 1 0 0 0 2 1 3
  Zuhatzu 0 4 0 0 0 0 2 4 6
  Satrustegi 0 1 0 0 0 0 1 1 2
  Hiriberri Arakil 1 0 0 1 0 0 7 2 9
  Ihabar 0 5 0 2 1 0 9 8 17
Irañeta   0 0 0 4 5 0 9 9 18
Uharte A.   1 2 0 14 25 18 33 60 93
Arruazu   0 1 2 0 1 0 5 4 9
Lakuntza   5 3 19 64 44 9 47 144 191
Arbizu   5 9 11 63 18 1 67 107 174
Ergoiena   0 1 4 12 9 0 11 26 37
  Unanu 0 0 0 5 0 0 1 5 6
  Dorrao 0 0 4 1 5 0 3 10 13
  Lizarraga 0 1 0 6 4 0 7 11 18
Etxarri A.   19 14 23 138 74 10 158 278 436
  Etxarri Aranatz 19 14 23 137 73 10 155 276 431
  Lizarragabengoa 0 0 0 1 1 0 3 2 5
Bakaiku   0 4 4 9 11 1 6 29 35
Iturmendi   20 0 5 11 1 0 17 37 54
Urdiain   5 17 34 30 2 0 66 88 154
Altsasu   29 50 53 153 50 17 452 352 804
Olatzagutia   6 14 7 18 8 1 57 54 111
Ziordia   3 10 1 1 2 0 17 17 34
Guztira:   113 148 170 568 256 57 1.170 1.312 2.482
                     
*Populazioa 2020-01-01ean.
Iturria: Osasunbidea