Koronabirus kasu positiboak 700dik gora dira Nafarroan ostiraletik. Haietako gehienak, hamarretik zazpi, Salouko (Tarragona) agerraldiarekin lotutakoak dira. Zabalkunde handi horren eragilea COVID-19aren Delta anduia dago. Horrek Osasun Departamentuko arduradunak neurriak hartzera behartu ditu, eta kutsatzeen hazkundea eteteko helburuz, gaueko aisialdiaren itxiera 01:00era aurreratuko du. Neurri horrek, hasiera batean, bi asteko indarraldia izanen du.
Santos Indurain kontseilariak azaldu duenez, “neurri berezi bat da, beharrezkoa eta proportzionala, eremu itxietako gaueko aisialdi, aglomerazio hala nola prebentzio-neurriekiko lasaikeriarekin lotutako arrisku handieneko eszenatoki haietan oinarritua”. Sanferminen atean hartu du erabakia foru administrazioak.
Neurri berriak
- Ostalaritza. Ixteko ordutegi maximoa 01:00ean taberna, kafetegi, jatetxe, taberna berezia, kafe ikuskizunaren lizentzia duten establezimenduetan, diskoteketan eta dantzalekuetan.
- Bestelakoak. Aisialdi establezimenduak eta bingo eta joko-aretoek ere 01:00ean itxi beharko dute.