Sakanako Trail Estazioak Sakana mendi korrikalarien mapan kokatu du

Maider Betelu Ganboa 2021ko uzt. 9a, 14:34

Aurreko ostiralean aurkeztu zuten, Uharte Arakilen, Sakanako Trail Estazioa. Uharte Arakilgo Txomin Huarte alkateak egin zien harrera bertaratuei, eta eragile guztiak oso pozik azaldu ziren, proiektuak Sakana trail running korrikalarien artean ezagutaraziko duelako eta turismo jasangarri bat sustatuko delako

Sakanako Trail Estazioan gure mendi lasterketetan oinarritutako 5 ibilbide jaso dira, trail korrikalariendako aproposak: Beriain Km Bertikala, Triku Trail, Olazti-Urbasa Trail, Lakuntza-Aralar eta Hiru Mendi Zerrak. Sakanako Trail Estazioa Euskal Herriko Trail Estazioan sartuta dago, eta Station de Trail nazioarteko sarearen parte da, eta aipatu 5 ibilbideak seinaleztapen eta marka jakina dute.