Triatloia

Sakanako XIX. Haur Triatloian izena ematea zabalik dago

Guaixe 2021ko uzt. 14a, 13:00
2019ko Sakanako Haur Triatloia.

Sakanako Mankomunitateak antolatuta, uztailaren 24an jokatuko da, Urdiaingo igerilekuetan, eta uztailaren 19ra arte eman daiteke izena www.rockthesport.com webgunean

Urdiaingo igerilekuetan eta inguruko paraje ederretan jokatuko da Sakanako XIX. Haur Triatloia, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Aitziber elkartearen eta Urdiaingo Udalaren laguntzarekin antolatutako kategoria txikiko neska-mutilendako triatloi proba. Proba Nafar Kirol Jolasetarako puntuagarria izango da eta osasun baldintza guztiak beteaz jokatuko da. Kategoria txikietatik hasita jubenilen mailara bitarteko probak dira jokatuko direnak, goizeko 10:00etatik aurrera. 

Izena ematea zabalik dago, uztailaren 19ra arte, www.rockthesport.com webgunean.