Txirrindularitza

Burunda txapelduna eta Aralar txapeldunordea Nafarroako taldekako juniorren erlojupekoan

Guaixe 2021ko uzt. 14a, 09:30

Tafallako podiuma, Quesos Albeniz eta Sakana Group taldeak tartean. MARTIN EARLY.

Kadeteen mailako txapelketan Burunda laugarren sailkatu zen, eta Aralar seigarren

Uztailaren 4an Nafarroako taldekako Erlojupeko Txapelketa jokatu zen Tafallan, Alonso Elektrizitatea Saria, juniorren eta kadeteen mailan, eta talde sakandarrak ikusgarri aritu ziren. 

Juniorren mailan  Quesos Albeniz-Burunda izan zen txapeldun handia. Erlojupekoko 22,4 kilometroak egiteko 29:22 minutu behar izan zituen talde gorriak. Talde burundarrak ia minutu bateko aldea atera zion bigarren sailkatu zen Sakana Group-Aralar taldeari (30:30). 

Kadeteetan, aldiz, Ermitagaña taldea izan zen 15 kilometroak osatzen azkarrena (21:14). Quesos Albeniz-Aralar podiumera igotzear egon zen, laugarren sailkatu baitzen (21:43), eta Sakana Group-Aralar seigarren sailkatu zen (22:25).