• Asier Karrera Arenzana (1975-05-12): 2000. urtean atxilotu zuten Bilbon. Egun Donostiako Martuteneko espetxean dago, 2. graduan. Adingabeko 2 seme-alaba ditu. 21 urte daramatza espetxean eta 30 urteko kondena dauka, kondenaren erdia baino gehiago beteta duenez 3. graduan egotea dagokio, baina ez du irteera baimenik ere izan.
• Jon Gurutz Maiza Artola (1950-12-31): 2007ko uztailan atxilotu zuten Frantzian (Rodez). Egun Lannemezaneko espetxean dago (300 km). Preso gaixo larrien zerrendan aurkitzen da, 71 urte izateaz gain hainbat gaixotasun dituelako. 14 urte daramatza espetxean eta 20 urteko kartzela zigorra du Frantzian.
• Karlos Apestegia Jaka (1964-02-06): 1992.urtetik 2013.urtera arte egon zen preso eta 2018.urtean atxilotu zuten berriz. Egun Donostiako Martuteneko espetxean dago 2. graduan. Espetxeratu zuten lehenengo aldian 21 urte egin zituen espetxean eta orain 3 daramatza, 4 urteko kondena dauka eta kondenaren ¾-ak aurten betetzen dituenez baldintzapeko askatasuna dagokio.
• Luis Mariñelarena Garziandia (1975-12-19): 2001.urtean atxilotu zuten Eibarren. Egun Dueñaseko espetxean dago (300 km), 2. graduan. 20 urte daramatza espetxean eta 30 urteko kondena dauka, kondenaren erdia baino gehiago beteta duenez 3.graduan egotea dagokio, baina ez du irteera baimenik ere izan.
• Juan Ramon Karasatorre Aldaz (1961-10-28): 2001.urtean atxilotu zuten Frantzian. Frantzian 12 urtez espetxeratua. 2013. urtean Espainaratu zuten, kondena bikoitza betetzen ari da ez diotelako bi estatuetan betetako zigorra batzen. Egun El Duesoko espetxean dago (200 km) 2.graduan. 20 urte daramatza espetxean eta 30 urteko kondena dauka, Frantziako espetxeetan emandako urteak ez dizkiote kontatzen.
• Unai Parot Navarro (1958-01-06): 1990. urtean atxilotu zuten Sevillan. Egun Mansillako espetxean (370 km) dago 2. graduan. 31 urte daramatza espetxean eta 40 urteko kondena dauka, kondenaren ¾-ak beteta dituenez baldintzapeko askatasunean egon beharko litzateke.