Txirrindularitza

Iker Agudelo altsasuarra hirugarren Iturmendin

Guaixe 2021ko uzt. 20a, 10:00

Ostiralean jokatutako kadeteen II. Iturmendi Sarian hirugarrena izan zen Quesos Albeniz-Burundako txirrindularia

Ostiralean kadeteen mailako II. Iturmendi Saria jokatu zen, 61 kilometroko lasterketa. Proba oso mugitua izan zen, erasoz betetakoa, eta kadeteek Altamira igo behar izan zuten, behin. Azkenean, Arabarrak taldeko bi txirrindulari iritsi zien elkarrekin helmugara eta euren arteko esprintean Oier Ruiz de Arkaute gailendu zen (1:34:51), Diaz de Garaioren aurretik. 25 segundora tropeltxoa sartu zen, eta 3. postuan Quesos Albeniz taldeko Iker Agudelo sailkatu zen, 4. postuan Sakana Group taldeko Adrian Martinez, 6. postuan Quesos Albenizko Iker Gomez eta 9. postuan Sakana Group taldeko Aritz Oiarbide. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 19. postuan sailkatu zen, Garcia de Albeniz (Sakana Group) 26., Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 29., Alain Rosado (Sakana Group) 44., Ion Lizarraga (Sakana Group) 45. eta Pablo Senosiain (Quesos Albeniz) 51. Taldeka Arabarrak taldea gailendu zen, mendiko saria Otxoa de Aspuruk (Arabarrak) irabazi zuen, eta tartekako helmugen txapelketa Diaz de Garaiok. 

Juniorrak Lizarran
Junior mailako tropela igandean Lizarran bildu zen, XXIV. Lizarra Txirrindularitza Taldea Trofeoan. 100 kilometroko lasterketa oso gorabeheratsua izan zen eta tropela guztiz banatuta iritsi zen helmugara. Irabazlea Viveros San Anton taldeko Aitor Agirre izan zen (2:38:56). Sakana Group taldeko Aimar Tadeo lakuntzarra izan zen lehen sakandarra, 11. postuan, 56 segundora. Xabier Borrega (Quesos Albeniz) 44. sailkatu zen, eta Aitor Ondarra (Sakana Group) 47.