Iñaki Legarra baxu jolea, Xabi gitarra eta ahotsa, Carlos bateria, Asier gitarra eta Mikel perkusioa. Horiek osatzen zuten Dr. Kronismo. Nafarroako Gobernuak antolatutako lehiaketan lehenik haiek grabatutako bi kanta aurkeztu zituzten. Iruñeko taberna batean zuzenean jotzeko aukeratutako 20 taldeetako bat izan zen. Handik sei taldek egin zuten aurrera. Guztiek estudio batean hiruna kanta grabatu ondoen, atzera ere, zuzeneko emanaldia egin eta irabazle izendatu zituzten. 165.000 pezeta (991,67 euro) eta diskoa grabatzeko aukera eskuratu zuten.