Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aurrean ezohiko prebentzio-neurri espezifikoak hartu zituen atzo. Horiek gauerdian indarrean sartu eta garilaren 29ra arte (osteguna) iraunen dute, egun hori barne. Lau dira indarrean diren neurriak:
- Gehienez hamar pertsona bildu daitezke kalean.
- Herri bazkariak egitea debekatuta dago.
- Kalejirak egitea debekatuta dago.
- Zezen plaza bezala katalogatu gabeko espazioetako zezen jaiak (entzierroak) debekatuta daude.
Epaia
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) neurriak partzialki baimendu ondoren, gauerdian indarrean sartu dira arau horiek indarrean. Hala ere, Nafarroako Gobernuak pandemiaren zabalkundea mugatzeko beste neurri bat hartu nahi du: arrisku oso handiko udalerrietan gaueko mugikortasuna mugatzea. Horretarako, auzitegiak adierazitako motibazio-irizpideen arabera moldatuko du Foru Dekretua, indarrean lehenbailehen sartzeko asmoz.
Nahiz eta Fiskaltzak aipatu Foru Aginduko neurri guztiak bermatu bere txostenean, NJANk ez du baimendu gaueko mugikortasuna 01:00etik 6:00etara mugatzeko neurria egoera epidemiologikoaren arrisku oso handiko egoeran dauden udalerrietan, bai 14 egunera metatutako intzidentziari (250 kasu baino gehiago 100.000 biztanleko) bai 7 egunera metatutakoari (150 kasu baino gehiago 100.000 biztanleko) dagokienean.
NJANk bere autoan aitortu arren neurri horrek aukera emango lukeela batez ere gaueko aisialdiarekin lotutako kutsatze ugari izan ditzaketen ekitaldiak galarazteko, behar bezala ez dela arrazoitu adierazi du, kaltetutako herri bakoitzeko egoera epidemiologikoa indibidualizatzen duten txostenak behar direlako.
Nafarroako Gobernuarentzat neurri hori “ezinbestekoa” da egungo egoeran; beraz, neurri hori jasotzen duen beste Foru Agindu bat igorriko du, NJANk gaur emandako autoan eskatutako motibazio eta justifikazioarekin, ostiral honetan indarrean sartze aldera eta uztailaren 19ko 24/2021 Foru Aginduaren iraupen bera izanik.