Karmengo festen azken egunean dozena bat iturmendiar igitaiaz gari segan aritu ziren gurdikada bat osatu arte. Hilaren 27an, berriz, frontoian behar zen guztia prestatu zuten auntzia egoki egiteko. Garia alde batetik, zakuak bestetik, eta trilladora. Makina lanean ikusteak jakin-min handia sortu zuen Iturmendiko zahar eta gazteen artean, nostalgia batzuk, kuriositatea besteek. Eta bai, makinak alea eta agotza bereizi zituen. Eguna afari ederrarekin osatu zuten.