Triatloia

Sakandarrak txukun Almazanen

Guaixe 2021ko uzt. 23a, 07:35

Asteburuan Eskola Adineko Autonomien Arteko Espainiako Triatloi Txapelketak jokatu ziren eta Alain Razkinek eta Mikel Arrizabalagak Sakana ordezkatu zuten

Eskola Adineko Autonomien Arteko Espainiako Triatloi Txapelketak jokatu ziren asteburuan Almazanen, eta Nafarroako Triatloi selekzioan zenbait ordezkari sakandar zeuden. Kadeteen mailan Hector Tolsa (Valencia) izan zen Espainiako txapelduna (21:12), eta Alain Razkin Andueza lakuntzarra 43. sailkatu zen (24:50). Kadeteen taldekako sailkapenean, Valencia gailendu zen (535 puntu) eta Nafarroa 7. izan zen (342 puntu). 

Bestalde, haurren mailako talde mistoen txapelketan Nafarroako selekzioa 9. postuan sailkatu zen (1:54:41), eta taldekideen artean Mikel Arrizabalaga Garziandia zegoen. Katalunia gailendu zen (1:43:37).