Eskalatzailea erreskatatu dute Biaizpen

Guaixe 2021ko uzt. 27a, 21:42
Suhiltzaileak eskalatzailea erreskatatzen. @bomberos_na

Erorikoaren ondoren hanka txonboloa hautsi du.

Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeko kideek gaur lana izan dute Irurtzunen. Eskalatzaile batek, Biaizpen gora ari zela, erorikoa izan du eta hanka koxkorra hautsi du. Ez aurrera, ez atzera gelditu da, eta larrialdi zerbitzuak gaztigatu ondoren, suhiltzaileek helikopteroaren laguntzaz erreskatatu dute eskalatzailea eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute. 

Bestalde, gaur goizean trafiko istripua izan da NA-2410 errepidean, Urdiain eta Altsasu artean. Auto bat bidetik atera, eta irauli egin da. Foruzaingoak gaztigatu duenez, emakumezko gazte gidaria arin zauritu da.