Triatloia

Oihan Andueza eta Hegoi Lakuntza trialetak txapeldunak Urdiainen

Guaixe 2021ko uzt. 30a, 11:30
Oihan Andueza Etxaizek kimuen gizonezkoen proba irabazi zuen. SAKANA TRIATLOI TALDEA

Larunbatean XIX. Sakanako Nafar Kirol Jolasen Triatloia jokatu zen Aitziber igerilekuetan eta San Pedro, Sarabe eta Urrizti parajetan. Eguraldia lagun izan zuten, gehienak triatleta sakandarrak. Oihan Andueza, kimuetan, eta Hegoi Lakuntza, juniorretan, podiumaren igo ziren

Aurreko urteko etenaldiaren ondoren, atzera ere triatletak Urdiaingo igerilekuetan bildu ziren. Sakanako Mankomunitateak, Aitziber elkartearen, Urdiaingo Udalaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, XIX. Sakanako NKJ Triatloia antolatu zuen, Urdiaingo Aitziber igerilekuetako inguruko paraje ikusgarrietan gauzatu zena. Eguraldia lagun, lehenik eta behin jubenilak aritu ziren, ondoren kadeteak, haurrak, kimuak eta, bukatzeko, benjaminak. 

Igeriketa proba guztiak Urdiaingo igerilekuetan jokatu ziren. Jubenilen, kadeteen eta haurren mailako bizikleta sektorea San Pedro, Basoitxi eta Dameroko ibilbide zoragarrian gauzatu zen eta korrikako sektorea Urriztin barna. Aldiz, kimuen eta benjamin mailako bizikleta sektorea Saraben egin zen, eta korrikako sektorea Urriztin. 

Giro bikaina egon zen eta partaideek animo beroak jaso zituzten. Gehienak sakandarrak ziren, asko Sakanako Udako Triatloi Campuseko kideak. Nabarmentzekoa da, juniorren gizonezkoen proba Hegoi Lakuntza altsasuarrak (Saltoki) irabazi zuela, eta kimuen gizonezkoen proba Oihan Andueza altsasuarrak (Sakana Triatloi Taldea). 


Sakandarrak Sakanako XIX. NKJ Triatloian
-Benjaminak, emakumeak: 
1.Naroa Arizkun (Trikua) 11:47

-Benjaminak, gizonak:
1.Iago Alvar (Saltoki)  10:49
2.Anai Mazkiaran (Sakana) 11:02

-Kimuak, emakumeak:
1.Keira Arregi (Oberena) 18:37
7.Daniela Mikeo (Sakana) 22:49

-Kimuak, gizonak:
1.Oihan Andueza (Sakana) 16:17
3.Aitzol Zelaia (Sakana) 16:55
4.Aratz Mendoza (Sakana) 17:06
5.Ekaitz Berdud (Sakana) 17:17
7.Unax Mazkiaran (Sakana) 18:19
10.Unai Zelaia (Sakana) 19:25
11.Enaitz Aldunate (Sakana) 19:58

-Haurrak, emakumeak:
1.Iria Alvar (Saltoki)  24:29
4.Eider Mazkiaran (Sakana) 27:29
5.Lucia Andueza (Sakana) 28:48
6.Nora Arza (Sakana)  32:28

-Haurrak, gizonak:
1.Oier Kortazar (Atalaya) 22:21
6.Eneko Razkin (Sakana) 24:43
9.Asier Razkin (Sakana) 27:38
11.Beñat Etxeberria (Sakana) 29:09
12.Xuban Garbisu (Sakana) 31:56

-Kadeteak, emakumeak:
1.Ane Arrosagaray (Saltoki) 43:51

-Kadeteak, gizonak:
1.Eneko Izko (Saltoki) 43:45
6.Ekhi Barandiaran (Sakana) 51:03
7.Aritz Urrestarazu (Sakana) 51:04
8.Ioritz Erdozia (Sakana) 57:20

-Jubenilak, emakumeak:
1.Irune Alvar (Saltoki) 43:40

-Jubenilak, gizonak:
1.Hegoi Lakuntza (Saltoki) 37:45