Txirrindularitza

Juniorrak, txukun Euskadiko Txapelketan

Guaixe 2021ko uzt. 28a, 12:00

Zumaian jokatutako lasterketan Quesos Albenizko Hugo Aznar bigarren izan zen eta bere taldekide Mikel Unzilla etxarriarra lehen sakandarra, hamabigarren

Zumaiak juniorren mailako Euskadiko Txapelketa-Joxe Mari Korta Memoriala hartu zuen larunbatean, 111 kilometroko lasterketa gogor bezain ikusgarria. Tropelean eraso eta mugimendu asko egon ziren, eta azkenean tropela zatikatuta iritsi zen helmugara. Ulma taldeko Aimar Madina izan zen irabazlea, helmugara bakarrik iritsi eta gero (2:45:43). Bere atzetik Quesos Albeniz-Burunda taldeko Hugo Aznar sartu zen (2:45:56), bigarren. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Mikel Unzilla (Quesos Albeniz) 12. izan zen, Aimar Tadeo (Sakana Group 19.), Unai Garro (Sakana Group) 24., Ander Villalobos (Quesos Albeniz) 73., Aitor Ondarra (Sakana Group) 75., Oihan Etxeberria (Quesos Albeniz) 92., Alex Lopetegi (Sakana Group) 102. eta Xabier Borrega (Quesos Albeniz) 105.