Bi atxiloketa

Guaixe 2021ko uzt. 27a, 10:06

Speed poltsa baskulan 150 grama eman ditu. FORUZAINGOA

Droga trafikoagatik eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 44 urteko altsasuarra atxilotu dute Iruñean berriki, eta drogen trafikoan aritzea egotzi diote. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizonezko altsasuarrak 150 gramo speed eta autoko giltza moduko batean kamuflatutako baskula bat zeramatzan. 

Bestalde, Foruzaingoak 22 urteko etxarriarra atxilotu zuten Iruñean joan den astean. Gazteari “agintaritzaren agenteen aurkako atentatua” leporatzen diote, Foruzaingoak jakinarazi duenez, beraien patruila baten kontra edalontziak eta betetako garagardo latak botatzeagatik atxilotu zuten.