Futbola

Lagun Arteako futbol campuseko bigarren txandari, agur

Guaixe 2021ko uzt. 29a, 10:45

Lagun Arteako 2. txandako campusekoak, jasotako oroigarri eta opariekin pozik. LAGUN ARTEA

Aurreko astean bi campus izan ziren Sakanan: Lagun Artearena, Lakuntzan, eta Osasuna Fundazioarena, Altsasun

Aurreko astean despeditu zen Lakuntzako Lagun Artea futbol taldeak antolatutako futbol campuseko bigarren txanda. Gaztetxoak aste betez trebatu ziren futbolean, Adur Kanpo eta Iker Anduezaren esanetara. Aldi berean, Altsasuko Dantzaleku zelaiak Osasuna Fundazioaren udako futbol campusa hartu zuen.