Txirrindularitza

Kategoria txikietako txirrindulariek Lakuntzan dute hitzordua larunbatean

Guaixe 2021ko uzt. 30a, 11:00
Sakana Group-Aralar eta Quesos Albeniz-Burundako txirrindulariak, podiumean. ARALAR

Ginkana eta lasterketa probak jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, Sakana Kooperatibako atzealdeko industrialdean

Kategoria txikietako txirrindularien lasterketa jokatuko da bihar, larunbata, Lakuntzan. Pandemia dela eta, eta jende pilaketak ekiditeko, ginkana eta linea lasterketak Lakuntzako plaza erdigune izan beharrean, probak industrialdera lekualdatu dira, hain zuzen ere, Sakana Group kooperatibako atzealdeko industria gunera. 

Probak 16:00etatik aurrera hasiko dira, eta partaideen artean Lakuntzako Sakana Group-Aralar taldeko eta Quesos Albeniz-Burunda taldeko txirrindulariak izanen dira. Ziur, aurreko probetan bezala, lan ikusgarria egiten dutela.