Partzuergoak hondakinen garraio lanak eman ditu

Guaixe 2021ko uzt. 30a, 13:06
Utzubar EKO Guneko transferentzia gunean garraiorako gabarrak. ARTXIBOA

Arbizuko Utzubar EKO Gunetik tratamendu plantetara eramateko lanak eman ditu.

Sakanako Mankomunitatea kide den Nafarroako Hondakinen Partzuergoak Arbizuko eta Azkoiengo hondakindegietatik tratamendu plantetara eramateko garraio lanak eman ditu. Bi eskaintza jaso zituen partzuergoak eta Centro de Negocios Ocon SM enpresari ematea erabaki zuen. Enpresak lanaren truke 249.996,03 (BEZ kanpo) jasoko ditu. 

Bere egitekoa izanen da Arbizuko eta Azkoiengo deskarga-kaietan utzitako hondakinak garraiatzea eta tratamendu-zentroetara eramatea. Bestetik, pisu mugikorren eta instalazioen funtzionamendu ona eta alderdi orokorra ziurtatzea, horretarako beharrezkoak diren lanak eginez (garbiketak, mantentze-lanak eta konponketak, eta abar). Eta, azkenik, araudi guztiak betetzen direla ziurtatzea.