Koronabirusa Sakanan

Beste 1.588 txerto jarrita

Guaixe 2021ko uzt. 30a, 13:28
Atzera ere Altsasuko Burunda frontoia txertaketa gune bihurtu zen.

Etxarri Aranatzen eta Altsasun jarri zizkieten; ibar guztiko jendeak hartu zuen. Bestetik, Sakanako zortzi herrik asteburuan gauez mugitzeko muga dute. 

Osasunbideak aste honetan 34.933 txerto ematea aurreikusia du. Haietatik 1.588 Sakanan jarri dira. Altsasuko Burunda pilotalekuak asteartean Leitza, Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu osasun eskualdeetako 16 eta 29  urte arteko 1.188 gazte hartu zituen Pfizerren txertoaren lehen dosia jasotzeko. Herenegun, berriz, Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian, berriz, 60 eta 67 urteen arteko 400 pertsonari Astra Zenecaren bigarren txertoa jarri zieten. 

Bestetik, aurreko ostiralean Altsasuko frontoitik pasa ziren 30 eta 39 urte arteko 850 pertsona Pfizerren txertoaren bigarren dosia jasotzera. Azkenik, Leitza, Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu osasun eskualdeetako gazteendako txertaketa gune bihurtuko da asteartean Irurtzungo kiroldegia. 

Gauez mugitzeko muga zortzi herritan
Joan den astean martxan jarraitako asteburuan gauez mugitzeko mugak agorrilaren 5era arte iraunen du. Auzitegiek astero baimendu beharko dute herrien zerrenda, kasu positiboen inzidentziaren arabera: 14 egunetan 100.000 biztanleko 250, eta azken 7 eguneta 125 kasu baino gehiago. Nafarroako 135 udalerrietatik Sakanako zortzi daude zerrendan: Altsasu (14 egunera metatutako intzidentzia 429,93 eta 7 egunera metatutako intzidentzia 174,66), Arakil (1.714,89 eta 1.071,81), Ergoiena (1.881,72 eta 1.612,9), Etxarri Aranatz (281,91 eta 201,36), Irurtzun (985,22 eta 671,74), Lakuntza (390 eta 312,74), Uharte Arakil (993,78 eta 496,89) eta Ziordia (1.149,42 eta 574,71). 

Herri horietan 01:00etatik 06etara honako jardueretarako bakarrik zirkulatu daiteke: sendagaiak eta osasun produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erosteko, osasun eta albaitaritza zerbitzuetara joateko, laneko edo legezko betebeharrak betetzeko, pertsona kalteberak zaintzeko, gasolindegietan orain arte aipatutako jarduerak egiteko erregaia hartzeko, eta ezinbesteko arrazoiengatik edo premia egoeragatik.

Era berean, kanpoko bileretarako gehienez 10 pertsonako muga mantentzen da, eta ez da gomendatzen kopuru hori espazio pribatuetan gainditzea, ezta eremu horretan hiru bizikidetza-unitateak gainditzea ere. Bestalde, ezin izango da kalejira edo kalejirarik egin, ez eta herri-bazkaririk edo ezaugarri herrikoia duten zezen-ikuskizunik ere, hala nola entzierroak, entzierroak, abelburu bizien askatzeak edo antzekoak. Sektoreen ordutegiak eta edukierak orain arte bezala mantentzen dira.