Koronabirusa Sakanan

Gaueko mugikortasunaren muga luzatu dute

Guaixe 2021ko abu. 4a, 19:25

Taberna bateko aulkiak bilduta. ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuak 121 udalerritan gauez mugitzeko muga abuztuaren 12ra arte luzatu du, tartean Sakanako hamabi herritan: Arakil, Irurtzun, Irañeta, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Altsasu eta Olazti. 

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren bermearekin, COVID-19 birusaren kutsadurei eusteko eta osasun sisteman eragin handiagoa saihesteko, neurriak luzatzea erabaki du. Hortaz, abuztuaren 12ra arte larunbat eta igandeetan,  jaiegunetan eta herritan festak ospatu beharko liratekeen egunetan indarrean izanen da araudia eta 01:00etatik 06:00etara etxeratze agindua izanen da Sakanako hamaika herrietan. Neurri hau astero berritzen da, inzidentzia kasuak kontuan hartuta: 250 kasu baino gehiago 100.000 biztanleko azken  egunetan, eta 125 kasu 7 egunetan

Beste alde batetik, kanpoan gehienez hamar laguneko bilerak egin daitezke, eta kalejira eta herri bazkariak debekatuta daude, baita kaleko zezen ikuskizunak ere. 

Abuztuaren 12ra arte gauean mugitzeko muga duten Sakanako herriak: 

  Inzidentzia azken 14 egunetan Inzidentzia azken 7 egunetan

Arakil

Irurtzun

Irañeta

Uharte Arakil

Lakuntza

Arbizu

Ergoiena

Etxarri Aranatz

Bakaiku

Iturmendi

Altsasu

Olazti

1607,71

1477,83

1744,18

1490,68

625,48

634,05

2156,53

926,29

552,48

744,41

483,67

2417,73

428,72

806,09

1744,18

745,34

469,73

452,89

268,81

724,92

552,48

744,41

282,14

2417,73

 

 

,