Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren (NJAN) oniritzia jaso ondoren, Nafarroako Gobernuak Foru Agindua agindua eguneratu eta gaueko etxeratze agindua berritu du. COVID-19aren aurkako prebentzioko gainerako neurri espezifikoek 88 udalerri eragiten die. Joan den astean 121 ziren. Benetan muturreko arrisku egoeran dauden udalerrietan ezarri da gaueko mugikortasun muga, hau da, 14 egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia 250 kasutik gorakoa duten udalerrietan eta azken zazpietako 125ak barne. Egoera horretan daude Sakanako zazpi udalerri: Altsasu, Arakil, Bakaiku, Irañeta, Irurtzun, Iturmendi eta Olatzagutia.
Herria | 14 egunetako inzidentzia | 7 egunetako inzidentzia |
Altsasu | 698,64 | 416,49 |
Arakil | 750,26 | 321,50 |
Bakaiku | 828,72 | 276,20 |
Irañeta | 4.069,76 | 2.325,58 |
Irutzun | 940,43 | 134,30 |
Iturmendi | 1.985,11 | 1.240,69 |
Olazti | 4.096,70 | 1.678,97 |
Arau berritua gauerdian sartuko da indarrena eta agorrilaren 19ko gauerdira arte iraunen du. Foru administrazioak zehaztutako udalerrietan mugikortasunaren murrizketa mantentzen da eta 01:00 eta 06:00 artean ezin izanen da kalean egon larunbatetan eta igandetan, festa-egunetan eta zaindariaren festa (bezpera barne) ospatzea legokiokeen datetan. Azken kasu horretan dago Satrustegi.
Udalerri horietan, bakarrik gaueko ordu horietan zirkulatu ahal izango da medikamentuak eta produktu sanitarioak eskuratzeko eta premiazko bestelako lehengaiak eskuratzeko, osasun zerbitzuen eta albaitaritza asistentzia jasotzeko, lan edo lege arloko obligazioak asebetetzeko, pertsona zaurgarrien zaintzarako, oraindaino aipatutako jarduerak garatzeko gasolindegietan depositua betetzeko eta bat-bateko arrazoia dela medio sortutako ezinbesteko egoerak ebazteko.
NJANk bere babesa berresten dio gaueko murrizketari
Aretoak, bere autoan, adierazten du “neurri honek beharrezkoa izaten diharduela, kutsatze datuak ezagutu ondoren, txertatutako eta txertatu gabeko pertsonen osasuna babesteko”. Izan ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko txostenean adierazten da 7 eguneko epean metatutako intzidentzia 273,12 kasu berrikoa dela 100.000 biztanleko, eta datu honek aldaketa bat adierazten du joeran, orain pixka bat beheranzkoa izanik, “oraindik ere muturrekoak edo oso altuak diren arrisku mailak mantentzen diren arren”.
NJANk kontsideratzen du neurri hau dela “hoberena, hau eraginkorra da kutsatzeak eusteko, prebentzio neurriak erlaxatzen diren unetan interakzio soziala ekiditeagatik, musukoaren edo distantzia sozialaren erabilerarekin bezala”. Gainera esan du “beharrezkoa dela, egoeraren larritasun maila ikusita” eta “proportziozkoa kutsatze-katea murrizteko ezinbesteko minimoan aplikatzen delako”.
Beste neurri batzuk
29/2021 Foru Aginduak ekainaren 29ko 22/2021 Foru Aginduaren 15.2 atala aldatzen du, salbuespena txertatuz baimendutako txapelketetan erabilera kolektiboko dutxak % 50eko aforo batekin erabili ahal izateko obligazioan, ezinezkoa izanik alboko dutxetako gune terminalak erabili ahal izatea. Baimendutako txapelketetan taldeak kirolari kopuru jakin batez osatuta daude, talde burbuilak kontsideratu ahal direnak, beraz, “zentzuzkoa dirudi herritarrentzat orokorrak diren murrizketak ez egotea”.
Era berean, kanpoko bileretarako gehienez 10 pertsona baimentzen jarraitzen da, aldiz, ez da gomendatzen kopuru hau gainditzea eremu pribatuetan, ezta eremu honetan hiru bizikidetza unitate baino gehiago elkartzea ere. Bestalde, aurrerantzean ere debekatuta daude kalejirak, herri bazkariak izendatuetan egin ohi direnak edo entzierro, entzierro txiki, ganadu basatien askatze edo antzeko kutsu herrikoiko zezenketa ikuskizunetakoak. Sektore ezberdinetako ordutegi eta aforo aginduak oraindaino bezala mantentzen dira.
Bestalde, mantentzen da kanpoan gehienez 10 pertsona biltzeko eta kalejirak, bazkari herrikoiak hala nola entzierro, entzierro txiki, ganadu basatien askatze edo antzeko kutsu herrikoia duten jarduerak egiteko etendura.
Ez dago aldaketarik indarrean dauden bestelako araudi eta artikulu ezberdinetan eta agindutako ixte ordutegia mantentzen da ostalaritza eta gaueko aisialdian, aurretiaz egunsentiko ordu batean finkatu zena; baita aurretiaz ezagunak diren jarduera eta esparru ezberdinetarako aforoak eta neurriak ere.
Altsasuko Udala
COVID-19 gaitzaren intzidentzia herrian gora egin dutela eta, Altsasuko Udalak, bando bidez, kezka adierazi du. Javier Ollo Martinez alkateak esan duenez, “jakin badakit pandemiak eta osasun- agintariek emandako neurriek gure eguneroko bizitzan hainbesteko eragina dutela, eta guztiok nekatuta gaudela. Hala ere, gure jarrera arduratsuari eusteko ahalegina egin behar dugu, txertaketa- prozesuarekin batera, osasun krisi hau behin betiko gainditzeko”.