Nekazari eta abeltzainek beraien lanetarako erabiltzen dituzten motordun Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko garaia iritsi da. Ibilgailu horiek legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten jakiteko azterketa pasa beharra dute. Bihar hasi eta irailaren 23ra arte IAT egiten duen unitate mugikorra eta bertan aritzen diren langileak herriz herri pasako dira beraien lana egitera. Nekazaritzakoak ez diren gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa.
Nekazaritza Ibilgailuen Azterketa Teknikoa | ||
Eguna | Herria | Ordutegia |
Irailak 1 | Irurtzun | 09:30-14:30 |
Irailak 2 | Irurtzun | 09:30-14:30 |
Irailak 3 | Ihabar | 09:30-14:30 |
Irailak 6 | Uharte Arakil | 10:00-14:30 |
Irailak 7 | Uharte Arakil | 10:00-14:30 |
Irailak 8 | Uharte Arakil | 10:00-14:30 |
Irailak 9 | Arbizu | 10:00-14:30 |
Irailak 10 | Lizarraga | 10:00-14:30 |
Irailak 13 | Unanu | 10:00-14:30 |
Irailak 14 | Etxarri Aranatz | 10:00-14:30 |
Irailak 15 | Etxarri Aranatz | 10:00-14:30 |
Irailak 16 | Iturmendi | 10:00-14:30 |
Irailak 17 | Iturmendi | 10:00-14:30 |
Irailak 20 | Altsasu | 10:00-14:30 |
Irailak 21 | Altsasu | 10:00-14:30 |
Irailak 22 | Olatzagutia | 10:00-14:30 |
Irailak 23 | Ziordia | 10:00-14:30 |