Nafarroako Bertsozale Elkartean Bertso Eskolen ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina ireki du. Irailaren 2tik 24ra izena emateko aukera izanen da, elkartearen webgunean formularioa betez. Eskolak urriaren 4an hasiko dira. Nafarroan 37 talde eskainiko ditu elkartean, haietan sei Sakanan: Irurtzunen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.
Izena ematea telematikoki egin behar da eta taldeak osatzeko gutxienez lau lagunek eman beharko dute izena. Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin betiko ordutegia. Izena ematearekin lotutako kontuetarako elkarteak bi komunikazio bide jarri ditu martxan: 948 143747 eta nafarroa@bertsozale.eus.
Sakanako taldeak
- Irurtzun
- LH6 - DBH4
Astelehenak, 16:00etatik 16:50era, kultur etxean
Irakaslea: Aitor Irastortza
- LH6 - DBH4
- Lakuntza
- LH6 - DBH4
Astearteak, 15:40etik 16:30era, kultur etxean
Irakaslea: Aitor Irastortza
- LH6 - DBH4
- Etxarri Aranatz
- LH6 - DBH1
Ordutegia eta irakaslea zehazteke - DBH2 - DBH4
Asteazkenak, 18:00etatik 19:00etara, Maisu-maistren etxea
Irakaslea: Eneko Lazkoz
- LH6 - DBH1
- Altsasu
- LH6 - DBH2
Ordutegia eta irakaslea zehazteke - DBH3 - Batxilergoa
Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian
Irakaslea: Saats Karasatorre
- LH6 - DBH2