Astekaria

Estatu kolpearen ondoren 148 sakandarrek ekonomia errepresioa jasan zuten

Guaixe 2021ko ira. 8a, 12:59

Uharte Arakilgo 1936an errepresaliatuen aldeko monumentua. ARTXIBOA

Memoriaren Nafarroako Institutuak 1936tik 1966ra Nafarroan errepresio ekonomikoak kaltetutako pertsonak behin-behineko errolda batean jaso ditu. Zerrendan agertzen diren sakandarretatik hiru emakumezkoak dira, gainontzeko 145ak gizonezkoak. 

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren menpeko den Memoriaren Nafarroako Institutuak 1936tik 1966ra errepresio ekonomikoak Nafarroan kaltetutako pertsonen behin-behineko errolda osatu du 1.086 pertsonarekin (1.012 gizonezko eta 74 emakumezko). Tartean daude 148 sakandar: 111 altsasuar, 31 olaztiar, bi etxarriar eta Egiarreta, Uharte Arakil, Arbizu eta Ziordiko bana ageri dira zerrendan. Erroldan jaso dira guztien kontra Ondasunen Konfiskaziorako Probintzia Batzordeak eta Nafarroako Erantzukizun Politikoen Eskualde Auzitegiak hasitako espedienteen datu pertsonalak eta gertaera nagusiak. 

Institutuko zuzendari Josemi Gastonek azaldu zuenez, “Nafarroako ekonomia errepresioaren inguruan egindako ikerketa izan da errolda garatzeko oinarria”. Gastonek gogorarazi duenez, “ekonomia errepresioa matxinatuen indarkeriaren beste modu bat da, eta ezezagunenetako bat”. Era berean, errepresio mota horretako moduren bat jasan dutela egiaztatzen duten agiriak gordetzen dituztenei dei egin die Nafarroako Memoriaren Institutuarekin harremanetan jar daitezen, inm@navarra.es helbidearen bidez. Ildo horretan ikertzen segituko dutela gaineratu zuen. 

Institutuko Dokumentazio Zentroko arduradunak Cesar Layanak adierazi duenez, “ekonomia errepresioak hainbat modu izan zituen, harrapaketaren, konfiskazioen eta isunen bidez, eta geroago, errepresioari legezkotasun itxura eman zitzaionean, 108 dekretuaren eta Erantzukizun Politikoen Legearen pean hasitako espedienteen bidez”. Erroldan errepresaliatutako pertsonei eta haien espedienteen gorabeherei buruzko datu nagusiak jasotzen dira, 60ko hamarkadako akaberako indultuak barne. %80ri ia 50 milioi pezetako ekonomia zigorrak ezarri zizkieten, eta horrek kalte larria eragin zien haien ekonomiei. Halaber, fitxa pertsonal bakoitzean espedienteak, epaiak, errekurtsoak edo indultuak, besteak beste, kontsultatzeko iturriak eta artxiboak zehazten dira.

Kontseilaria
Ana Ollo Hualde kontseilariak aurkezpenean azaldu zuenez, errolda honekin “Nafarroako Gobernuak beste pauso bat eman du memoriaren politika publikoen konpromisoan, erregimen frankistak zigorrik gabe gauzatutako giza eskubideen bortxaketa larrien biktimen egiarako eskubideari dagokionez”, hala gaineratu duenez, “zerbitzurako kontsulta-tresna garrantzitsua izan nahi du, bai 36. urtean matxinatuen indarkeriaren inguruan ikertzen dutenen artean, baita hainbat jurisdikziotan zigortutako pertsonen familiendako ere”. Olloren arabera, “beste behin ere, gordin-gordinean erakusten du nola jardun zen frankismoa garaituekin, bahitura, zehapen eta izapide motelen bidez, eta zigor larriak ezarri zizkien jada beste errepresio mota batzuk jasan zituzten ehunka pertsonari”. 

Kontseilariak, gainera, Memoria Demokratikoaren Lege proiektua izan zuen hizpide: “aukera paregabea da Erantzukizun Politikoetako Auzitegien kondenak eta zigorrak baliogabetzat jotzeko, eta, horretarako, irtenbide ekonomikoak diseinatu behar dira, norberaren aitorpenaren eta konponketaren eremuan soilik geratuko ez direnak”, adierazi du.

Erroldako sakandarrak

  • Egiarreta 
    Astiz Zubieta, Mariano 

  • Uharte Arakil 
    Huarte Gamboa, Pascual

  • Arbizu 
    Flores Arbizu, Martin 

  • Etxarri Aranatz 
    Artieda Lizarraga, Jose 
    Larraza Mundieta, Martina

  • Altsasu 
    Andreu Garces, Jesus
    Aramendia Celaya, Jose
    Arza Echevarria, Ignacio 
    Arza Echeverria, Gregorio
    Arza Lecea, Ignacio
    Ayensa Bellido, Julian
    Balmaseda Aldana, Hipolito
    Bengoechea Echevarria, Miguel
    Bengoechea Echeverria, Pablo
    Bengoechea Urdiain, Sebastian
    Canteras Sagarribay, Jesus
    Casteig Lerchundi, Jose
    Ceberio Imaz, Jacinto
    Celaya Arrizabalaga, Juan
    Celaya Celaya, Jose
    Celaya Celaya, Marcelino
    Celaya Echeverria, Domingo 
    Celaya Iriarte, Jose
    Celaya Iriarte, Juan
    Celaya Mendiluce, Emilio
    Celaya Mendiluce, Jose Maria
    Celaya Vales, Francisco
    Celaya Zabalo, Florencio
    Diaz Arza, Juan
    Echarri Iriarte, Jose
    Echeverria Mendiluce, Segundo
    Echeverria Zabalo, Claudio
    Echeverría Zabalo, Felix
    Elizalde Mendia, Jose 
    Elizondo Villanueva, Jose
    España Valderrama, Vicente
    Espi Bas, Juan
    Garasa Lecea, Francisco
    Garasa Lecea, Jose
    Garcia Martin, Nicolas
    Garcia Prada, Santos
    Garcia Rubio, Faustino 
    Garcia Sagasta, Bautista
    Garcia Sotes, Enrique
    Gaujot Garces, Ernesto 
    Gil Lopez, Felix 
    Goicoechea Bengoechea, Agueda
    Goicoechea Celaya, Apolinar
    Goicoechea Goicoechea, Francisco
    Goicoechea Goicoechea, Jose
    Goicoechea Goicoechea, Luis
    Goicoechea Iriarte, Antonio
    Goicoechea Uribe, Francisco 
    Gonzalez (De La Rota) Arregui, Gregorio
    Gonzalez (De La Rota) Arregui, Jose
    Gonzalez (De La Rota) Arregui, Julian
    Gorospe Lecea, Jose
    Hidalgo Garcia, Saturnino
    Ibañez Aguado, Tomas
    Iglesias Otegui, Luis
    Iradi Celaya, Julian
    Iradi Ramila, Pio
    Iriarte Goicoechea, Bernardo
    Iriarte Lecea, Juan Cruz 
    Lacalle Fernandez, Vicente
    Larraza Celaya, Andres 
    Larraza Celaya, Lazaro
    Larraza Saez, Juan
    Larrea Uribe, Juan Cruz
    Larrea Uribe, Martin Jose 
    Larrea Uribe, Miguel
    Lecea Iriarte, Balbino
    Lecea Iriarte, Juan
    Lecea Larraza, Alejandro
    Lecea Larraza, Jose  
    Lecea Larraza, Zacarias
    Lecea Lecea, Juan
    Lecea Lecea, Manuel
    Lopez Garcia, Miguel
    Lopez Lacalle, Manuel
    Lopez Urdiain, Martin
    Lopez De Heredia Ruiz, Vicente 
    Martin Bernaldo De Quiros, Eusebio
    Martin Bernaldo De Quiros, Ricardo
    Martin Clemente, Eugenio
    Mazquiaran Celaya, Antonio
    Mazquiaran Goicoechea, Andres
    Miguel Gamarra, Fermin 
    Morcillo Galan, Valentin 
    Mugica Albizu, Antonio
    Navarro Lizarralde, Angel
    Ochoa Bados, Martin
    Oraa Burgui, Eduardo
    Ortiz Ibarra, Aurelio
    Oses Landa, Felipe
    Oyarguren Oyarguren, Pablo
    Pereda Ulibarri, Manuel
    Perez Garcia, Luis
    Prieto Alvarez, Felipe
    Prieto Alvarez, Ramon
    Rubio Lecea, Juan
    Salinas Jaca, Constantino
    San Roman Iturrioz, Jose   
    San Roman Larraza, Juan 
    San Roman Urdiain, Simon
    San Roman Zufiaurre, Francisco
    Soto Cormenzana, Herminio
    Urteaga Beraza, Javier
    Veramendi Ruiz, Antonio
    Vila Hernandez, Jose   
    Zabalo Larraza, Francisco
    Zabalo Larraza, Juan
    Zornoza Iriarte, Isidoro
    Zornoza Jorge, Isidro
    Zubiaurre Lecea, Juan
    Zufiaurre Lecea, Martin

  • Olatzagutia
    Aguirre Lacha, Agustin
    Amiama Fernandez, Epifanio
    Aramendia San Roman, Francisco
    Aramendia San Roman, Tomas
    Argomaniz Eguidazu, Vicente
    Bengoechea Garabieta, Francisco
    Echavarri Galbete, Narciso
    Echeandia Gastaminza, Leandro
    Galbete Lopez De Goicoechea, German 
    Galbete Lopez De Goicoechea, Jose
    Garcia Arteaga, Enrique
    Garcia Atuñedo, Jose 
    Gastaminza Eraso, Julian
    Gomez Dueñas, Justino
    Guarde Panero, Pablo
    Gurmindo Azpiolea, Benigno 
    Gurmindo Echandia, Angel
    Imaz Urteaga, Felix
    Larrion Martinez, Feliciano 
    Lasa Otegui, Fernando
    Lopez Albeniz, Jesus
    Lopez Lopez, Martina
    Nazabal Bengoechea, Teodoro
    Perez Gamiz, Enrique
    Rivero Sanchez, Jesus
    Saez de Cortazar Martinez, Faustino 
    San Roman Ormazabal, Hilario
    Santamaria Acedo, Valeriano
    Uria Mazquiaran, Domingo
    Zabala Sola, Angel
    Zubicoa Exposito, Jose  

  • Ziordia 
    Lacalle Ochoa, Santiago