Abuztuaren 7an Nafarroako Erlojupeko Txapelketak jokatu ziren Murchanten, hiru kategoriatan: afizionatuak (23 urtez azpikoak eta eliteak), juniorrak eta kadeteak, eta txirrindulari sakandarrek sekulako lana egin zuten. Afizionatuek 21 kilometroko distantzia osatu behar izan zuten eta egun Lizarten dabilen baina Quesos Albeniz-Burundan trebatutako Unai Aznar kortestarra izan zen azkarrena eta 23 urtez azpiko txapelduna (26:48). Bere taldekide Igor Arrieta uharte arakildarra 3. sailkatu zen, 48 segundora (27:36). Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Laboral Kutxako Ailetz Lasa ziordiarra 6. sailkatu zen (28:42), bere taldekide Iker Mintegi altsasuarra 7. (28:50), eta Telcom taldeko Iker Cerviño irurtzundarra 11. (29:46). Elite mailako txapelduna Asier Etxeberria izan zen. Taldeka, Lizarte izan zen onena.
Juniorretako podium sakandarra
Junior mailako txirrindulariek 16 kilometro izan zituzten aurretik, eta Quesos Albeniz-Burunda taldeko Hugo Aznar kortestarra gailendu zen (19:59), bere taldekide Mikel Unzilla etxarriarraren aurretik (20:21). Sakana Group-Aralar taldeko Aimar Tadeo lakuntzarra 4. sailkatu zen (21:00), eta bere taldekide Jon Erdozia 5. (21:02) eta Unai Garro 6. (21:06). Quesos Albeniz taldeko Ander Villalobos 7. izan zen (22:17), Alex Lopetegi (Sakana Group) 24. (23:49), Xabier Borrega (Quesos Albeniz) 25. (23:51), eta Oihan Etxeberria (Quesos Albeniz) 27. (24:12). Taldeka, Quesos Burunda izan zen onena. Emakumezkoetan Nafarroa Ermitagaña taldeko Nahia Imaz altsasuarra gailendu zen (22:52), bere taldekide Naroa Fernandezi 28 segundo atera eta gero. Altsasuarrak hegan egin zuen.
Kadeteak, estu
Bukatzeko, kadeteetan 8 kilometroko distantzia osatu zuten eta Sakana Group taldeko Adrian Martinez izan zen txapelduna (11:04), Ega Perfil taldeko Iker Villari segundo bat aterata. Quesos Albeniz taldeko Asier Etxeberria 3. sailkatu zen (11:08), Manex Zufiaurre (Sakana Group) 4. (11:13), Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 6. (11:17), Iker Gomez (Quesos Albeniz) 7. (11:21), Hegoi Lakuntza (Quesos Albeniz) 8. (11:24), Mikel Regil (Quesos Albeniz) 14. (11:38), Ion Aierbe (Quesos Albeniz) 24. (12:13), Joseba Ortigosa (Quesos Albeniz) 25. (12:14), Alain Rosado (Sakana Group) 32. (12:46), eta Pablo Senosiain (Quesos Albeniz) 35. (13:01). Taldeka, Quesos Albeniz izan zen onena. Emakumezkoetan, Nafarroa Ermitagañako Leire Urtasun lakuntzarra 2. sailkatu zen (13:37), bere taldekide Andrian Garcia txapeldunetik 32 segundora.
Martinez ongi Besayan
Sakana Group-Aralar taldeko Adrian Martinezek berriki Cantabriako Besayako Itzulian parte hartu zuela, Luyma taldean utzita, eta lehiakortasunaren maillota lortu zuela.
Argazkiak: MARTIN EARLY.