Bigarren urtez jarraian Orritz dantza taldeak Alemaniako bidea hartu zuen. Kleven hilaren 14an eta 15ean Vianako printzearen eta Kleveko Agnesen arteko ezkontza oroitzeko ekitaldiak egin ziren. Besteak beste, ezkontza desfilean parte hartu zuten Irurtzungo dantzari eta musikariak. Dantza erakustaldiak ere Lingenen egin zituzten, bertako Alde Zaharreko festak ospatzen ari ziren. Gainera, Kolonia eta Amsterdam bisitatzeko aukera izan zuten.