Sakanako azken herri despopulatua Ihabar eta Irañeta artean dago: Murgindueta. Nekazari batek hango zelaiak erosi zituen eta, antza, hilerria oztopoa zen. Eta hondeamakina baten laguntzaz hilerria kendu zuen. Han lurperatuta zeudenen senideak berehala mobilizatu ziren eta haien senideekiko errespetua exijitu zuten. Arakilgo Udalak esan zuenez, kanpo santua berregin eginen zuten.