Egunotan euskararen bizidekarra Sakanatik ibiliko da. Atzo, irailak 6 astelehena, Etxarri Aranatzen egon zen, gaur, asteartea, eguerdian, Irurtzunen izanen da eta bihar, asteazkena, eguerdian, Altsasun izanen da.
Sakanako AEK-ren eskaintza ezagutu edo izena eman nahi duenak 948 468 258 telefonora hots egin edo Altsasuko Gartzia Ximenez kaleko 46. zenbakian dagoen Itsasi euskaltegitik pasa daiteke, 09:30etik 14:00era edota 16:00etatik 19:30era. Bestela, sakana@aek.eus e-posta helbidera idatzi dezake.