Txirrindularitza

Arrieta, Erbiti eta Izagirre Europako Txirrindularitza Txapelketara

Guaixe 2021ko ira. 8a, 12:00
Ion eta Gorka Izagirre anaiak elkarrekin ariko dira selekzioan. ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

Igor Arrietak 23 urtez azpiko lineako lasterketan hartuko du parte eta Imanol Erbitik eta Gorka Izagirrek elite mailako lineako Europako Txapelketan

Italiako Trentok Europako Txirrindularitza Txapelketak hartuko ditu irailaren 8tik 12ra. Espainiako selekzioarekin hiru txirrindulari sakandar lehiatuko dira: Imanol Erbiti eta Gorka Izagirre, elite mailan, eta Igor Arrieta Lizarraga, afizionatuen 23 urtez azpikoen mailan. 

Lehenik eta behin junior mailako eta afizionatuen mailako txapelketak jokatuko dira. Asteburuan Kern Pharma taldearekin Giro della Regione Friuli, Venezia e Giulia itzulian parte hartu eta gero, Igor Arrietak Italian jarraitu du eta afizionatuen mailako 23 urtez azpiko Europako Linea Lasterketa Txapelketan parte hartuko du, Espainiako 23 urtez azpiko selekzioko gainontzeko taldekideekin batera: Xabier Mikel Azparren, Pau Miquel, Marc Brustenga, Juan Ayuso eta Raul Garcia Pierna. Azken biak Europako Erlojupeko Txapelketan ariko dira. 

Erbiti eta Izagirre, selekzioko talde gizon preziatuak
Elite mailan Imanol Erbiti eta Gorka Izagirre txirrindulariek talde-lana egingo dute. Espainiako Vueltan euren taldeen alde lan eskerga egin eta gero, helburu berberarekin iritsiko dira Trentora. Ivan Garcia Cortina, Mikel Landa, Ion Izagirre, Roger Adría, Antonio Soto eta David de la Cruz izango dituzte taldekide. Hau da Espainiako selekzioko hautatzaile Pascual Momparlerrek osatutako zortzikotea igandeko Europako linea lasterketarako. Azken unean aldaketak egin behar izan ditu Momparlerrek, Carlos Veronak Vueltan izandako erorikoaren ondoren. De la Cruz izango da ostegunean jokatuko den Europako Erlojupeko Txapelketarako Espainiako selekzioko ordezkaria. Hasiera batean Carlos Verona