Koronabirusa Sakanan

Kultur ekintzen edukiera handitu dute

Guaixe 2021ko ira. 8a, 13:54

Ostiralean sartuko da indarren Foru agindu berria, eta kirol lehiaketak eta ekitaldiak jendearekin egiteko aukera ere ematen du. 

Egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz COVID-19 birusari aurrea hartzeko neurriak hartzen dituen Foru Agindua aldatu da, eta arau berriaren berrikuntza nagusia ikuskizun publikoetan, jolas jardueretan edota aisialdikoetako ekitaldietara bideratutako jarduerak malgutzea da. Hortaz, 2.400 pertsonako baino gehiagoko edukiera duten esparru itxietan egiten diren ekitaldietan edukiera ezinen da % 40koa baino handiagoa izan. Esparru irekietan eta 5.000 pertsona baino gehiagoko edukiera dutenetan, gehieneko edukiera % 60tik gorakoa izanen da.


Neurria ostegunetik ostiralerako gauean sartuko da indarrean eta irailaren 16ra arte egonen da.