Koronabirusa Sakanan

Txertaketak segitzen du

Erizaina COVID-19 txertoa jartzen. ARTXIBOA

Atzo 264 txerto jarri ziren.

COVID-19 gaitzaren kontrako txertaketak segida izan zuen Altsasun atzo. Orain arte txertatu ez ziren batzuek lehen txertoa jaso zuten atzo. Eta oporretatik bueltan etorritakoek, berriz, bigarren dosia jaso zuten. Guztira 264 pertsona izan ziren Burunda pilotalekuan jarritako txertaketa gunetik pasa zirenak.