Urriaren 8, 9 eta 10ean Elizondon Euskal Herriko Neska* gazteon baterajotzea egingo da. Bertan, neska* gazteok gaur egun pairatzen ditugun problematikei buruz hausnartuko dugu, baita saretzeak eskaintzen dizkigun indarraz probestu ere.
Neska* gazteok sozialki zigor handia jasan behar izan dugu, komunikabideen, indar polizialen eta herritarren jomugan egon gara, (kasu batzuetan) gu errudun bihurtzeraino. Sozializatzeko espazioak ere ukatu dizkigute. Gaztetasuna gure sareak sortu eta garatzeko garaia izanik, gure behar izanak kontuan hartu gabe jokatu dute; eta horrek ondorio larriak izan ditu, ez da kasualitatea gazteen gaixotasun mentalen tasak ugaritu/disparatu izana, baita nesken elikadura-jokabidearen
nahasmendua ere.
Hori gutxi balitz bezala, gure jardun politikoa aurrera eramateko hamaika oztopo izan ditugu, eta feminismoaren presentzia hain beharrezkoa den momentu hauetan, herri, auzo edo lurralde mailan antolatzea eta eragin ahal izatea buruhauste bilakatu da.
Zeregin eta lan handia dugu horri aurre egiteko, gure bizitzak nola bizi nahi ditugu aldarrikatzeko, orain arte kontuan izan ez dena berriz ere oihukatzeko eta euskal herri feminista lortzeko.
Baterajotzea Mugimenduan gaude, lurrikara gara lelopean izango da, dena astintzera gatozelako. Indartsu gaude, baina baterajotzetik inoiz baino indartsuago aterako gara.
Baterajotzea bertan dugu, anima zaitez! Irailaren 17an, arratsaldeko 18:00etan bilera irekia egingo dugu Sakanan. Pentsatzeko, hausnartzeko, ikasteko, eztabaidatzeko eta elkar zaintzeko tartea ere izanen dugu. Laster informazio gehiago zabalduko dugu.
Antolatu! Feminismora batu!