Txirrindularitza

Regil, Etxeberria eta Martinezen Nafarroako selekzioa, Gironan onena

Guaixe 2021ko ira. 17a, 10:00

Nafarroako kadeteen mailako selekzioak talde onenaren saria jaso zuen. NAFARROAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

Kadeteen mailako Nafarroako Selekzioak Palafrugellko XII. Antonio Miguel Ramirez Memorialean parte hartu du eta talde onena izan da

Asteburuan XII. Antonio Miguel Ramirez Memoriala jokatu zen Palafrugellen (Girona), 2 etapako kadeteen mailako lasterketa. Bertan Nafarroako selekzioak hartu zuen parte, eta selekzioarekin hiru sakandar lehiatu ziren: Quesos Albeniz-Burundako Mikel Regil eta Asier Etxeberria, eta Sakana Group-Aralar taldeko Adrian Martinez. Raul Ostiz talde buruarendako primerako lana egin zuten hirurek. 

Nafarroako selekzioa bikain aritu zen. Horren isla, Memorialeko talderik onenaren saria jaso zuen. Sailkapen orokorrean Raul Ostiz bigarren sailkatu zen, Adria Pericas garailetik minutu batera. Sakandarrei dagokienez, Mikel Regil 13. izan zen, Adrian Martinez 28. eta Asier Etxeberria 31.