Nafarroako Justizia Auzitegi Naguak berretsi du Nafarroako Gobernuak COVID-19 birusaren aurka planteatuatko neurri berriak. Neurriak arrisku epidemiologikoaren egoerara egokitzen dira. Gauerditik aurrera jarriko da indarren Foru Agindu berria, eta irailaren 30era arte egonen da. Besteak beste, ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak malgutzen ditu, garraoien edukiera handietzen ditu eta gazteendako eta aisialdirako bajerak edo piperoak irekitzea ahalbidetzen du.
Neurriak
- Kanpoaldean gehienez hamar pertsona biltzearen muga kentzen da, oinarrizko eskubideen kontra doalako
- Ostalaritza
- Ordutegiak:
- Ostalaritza: 02:00
- Lizentzia berezia duten tabernak: 03:00
- Diskotekak eta aretoak: 04:30
- Bestelako neurriak:
- Ezingo da barran kontsumitu.
- Jatetxeetan pertsonen arteko 70 cm-ko distantzia kentzen da.
- Diskoteketan %50ko edukiera baino gehiagorekin kontsumoa mahaitan izango da, eta hauek 1,5 metrotako distantzia izanen dute elkar. Dantzaguneak debekatuta daude.
- Ordutegiak:
- Garraioa: %75ko edukiera
- Piperoak: Udal bakoitzaren araberakoa izango da; erabiltzaileek administrazio erresoluzioa egin beharko dute. Gainera, erabiltzaile guztiek osasun departamentuak emandako errespontsabilitate adierazpena sinatu beharko dute.