Kontsultategiek eragindako gastuak arintzeko laguntza

Guaixe 2021ko ira. 23a, 09:52

Lizarragako mediku kontsultaegia. ARTXIBOA

Hamabost udalek eta kontzejuk 43.634,5 euro jasoko dituzte gobernutik.

Udalenak diren herrietako kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien aurtengo funtzionamendu gastuak finantzatzeko helburuz, Osasunbideak urtero banatzen duen dirulaguntzaren berri eman du. Guztira 981.841,60 euro banatu ditu. Udalei eta kontzejuei dirua banatzeko garaian Nafarroako Osasun Zerbitzuak kontuan izan du nolako kontsultategia den eta haren azalera. Ibarreko hamabost udalek eta kontzejuk guztira 43.634,5 euro jasoko dituzte. 

Kontsultategiengatik jasotako dirulaguntza
Osasun eskualdea Herria Mota Azalera Kopurua
Irurtzun Hiriberri Arakil I. 44 2.002,00
Irurtzun Ihabar I. 10 455,00
Irurtzun Irañeta I. 36 1.638,00
Irurtzun Uharte Arakil III.-A 162 7.371,00
Irurtzun Arruazu I. 45 2.047,50
Etxarri Aranatz Lakuntza II.-A 83 3,776,5
Etxarri Aranatz Arbizu II. 79 3.594,50
Etxarri Aranatz Unanu I. 42 1.911,00
Etxarri Aranatz Dorrao I. 48 2.184,00
Etxarri Aranatz Lizarraga II. 52 2.366,00
Etxarri Aranatz Bakaiku II. 69 3.139,50
Etxarri Aranatz Iturmendi II.-A 78 3.549,00
Etxarri Aranatz Urdiain II. 58 2.639,00
Altsasu Olatzagutia III.-A 179 8.144,50
Altsasu Ziordia II. 57 2.593,50
        43.634,50