Fibromialgia eta antzeko gaitzak dituztenendako ikastaro eskaintza egin du Mank-ek

Guaixe 2021ko ira. 22a, 11:20
Julene Mazkiaran Aramendi kiromasajistak gidatuko ditu klaseak.

Urrian hasiko dira ikastaroak, Altsasun, Etxarri Aranatzen eta Irurtzunen, eta izena ematea zabalik dago

Fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza eta antzeko gaixotasunak dituzten sakandarrendako aurten ere euren osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa antolatu du AFINA elkarteak (Asociación Fibromialgia de Navarra), Sakanako Mankomunitatearen, Altsasuko, Etxarri Aranazko eta Irurtzungo Udalen, Sakanako Osasun Etxeen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
aixotasun hauek oso gogorrak dira, eta gaixoek minberatua eta nekatuta egotearen etengabeko sentsazioa izaten dute. Horregatik, halako ikastaroetara joateko gomendioa egiten diete gaixoei, euren egunerokotasunean oso onuragarria delako eta bizitza kalitatea hobea lortzen dutelako. 

Julene Mazkiaran kiromasajista
Aurreko urteetan bezala, Julene Mazkiaran Aramendi kiromasajista altsasuarrak gidatuko ditu klaseak. Hiru tokitan eskainiko da ikastaroa, urritik hasita ekainera bitartean: Altsasuko Zelandi Kiroldegian (astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:30era), Etxarri Aranazko Kultur Etxean (astelehenetan, 10:00etatik 11:30 era eta asteazkenetan, 16:00etatik 17:30era) eta Irurtzungo Kultur Etxean (asteartetan eta ostegunetan, 10:40tik 12:10era).

Ikastaro honetan izena emateko epea zabalik dago Sakanako Mankomunitatean (kirolak@sakana-mank.eus, 948 464 866). AFINAko bazkideek hilero 11 euro eta gainontzekoek hilero 17 euro ordaindu beharko dituzte.