Hara zer dien

KIDEAK

KIDEAK programa Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren mendeko zerbitzu esperimental berri bat da. Nafarroan familiaren laguntzarik ez duten 18 eta 23 urte bitarteko gazte migratzaileei zuzendutako zerbitzua da.

Zerbitzuaren helburu orokorra gazte horien garapen integrala sustatzea da. Emantzipatzeko autonomia eta gaitasun egoeraren azterketatik abiatuta, batera diseinatzen dira laguntzeko ibilbide pertsonalizatuak, genero ikuspegia kontuan hartuta. Ibilbide hauek, intentsitate maila desberdinekin, gazte bakoitzaren egoeraren eta esku hartzeko fasearen araberakoak izango dira. Gizarte mentoria txertatzen da prozesu osoan integratzeko funtsezko elementu gisa.

Kideak programatik akonpainamenduko esku hartze integral bat planteatzen ari dira, gazte horiei beren kalteberatasun egoera eta enpleguaren, prestakuntzaren, etxebizitzaren edo beste baliabide batzuk eskuratzearen eremuetan dauden zailtasun bereziak gainditzen laguntzeko. Gainera, egonaldi labur edo ertaineko ostatua eskaintzeko aukera ematen die hala behar dutenei. Helburua ingurune komunitarioan bizitza autonomoa eta gizarteratzea bultzatzea da. Biztanleria hori helduaroan integratzea errazteko, autonomia eta garapen prozesuak bultzatu nahi ditu, gutxienez, honako eremu hauetan: hizkuntza, hezkuntza eta prestakuntza arloetako gaitasunak; gizarte eta harreman arlokoak; psikologia emozionala; juridiko administratiboa eta etxebizitza.

Kideak programak 50 gazteri laguntzeko gaitasuna du. 50 plaza horietatik 35ek ostatua eskaintzen dute (mentoretzaz eta laguntzeaz gain). Gainerako plazak, gehienez 15, mentoretza eta gizarte laguntzako programan sartuko lirateke. 

Programaren sarbidea Adingabeak Babesteko Sistema edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez izango da, programan sartzeko betekizunak egiaztatzen dituen administrazio unitate eskudunaren txostenarekin.

Programan sartzen diren gazteek programan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartuko dute, urtebetez. Hala ere, programatik aldez aurretik irten ahal izango da, esku hartzeko plan indibidualizatuan ezarritako autonomia helburuak lortzen badira, edo bere garaian hartutako konpromisoak behin eta berriz betetzen ez badira. Gazteek 24 urte betetzen dituztenean ere aterako dira programatik. Programan parte hartzea, salbuespen gisa, sei hilabeteko bi alditan luzatu ahal izango da, gehienez ere bi urtera arte.