Banda musikaren erdigunea bihurtzeko asmoz, abuztuan eta irailean zehar, NB Fest musika banden jaialdia ospatu da Iruñean. Nafarroako musika banden federazioak bultzatutako ekimena izan da, eta atzo, igandea, Haize Berriak banda bertan aritu zen. Sakanako bandak Ciudadela Band-en barruan jo zuen, Ziudadelan. Festibalaren helburua da bandei ikusgarritasuna ematea eta txarangak nafarroako kulturaren ardatzean jartzea. Haize Berriak bandarekin batera, Ciudadela Band programaren barruan, Nafarroako zortzi herri bandek jo zuten: Caparroso, Ribaforada, Sartaguda, Aiegi, Carcastiloko El Encierro txaranga eta San Adriango bandak.