Nafarroatik biran

Guaixe 2021ko ira. 21a, 09:47
Bira Nafarroan Barna programaren aurkezpena. NAF. GOB.

Bira Nafarroan Barna programaren barruan Andrea Santiagoren kontzertua izanen da larunbatean, irailaren 25ean, 19:30ean, Iortia kultur gunean.

Nafarroako musika talde berriei aukera berriak ematea eta kultur aretoetako programazio musikala sustatzea dira Nafarroako Gobernuko kultur eta kirol departamentuak antolatutako Bira Nafarroan Barna programaren helburuak. Ekaina eta urria bitarte egiten ari da Nafarroako 30 herritan. Programan hamazazpi musika taldek parte hartzen duten, eta larunbatean, irailaren 24an, programaren bitartez Andrea Santiago Altsasun izanen da. Emanaldia 19:30ean izanen da, Iortia kultur gunean, eta sarrerak 5 eurotan eros daitezke kultur gunearen txarteldegian edo webgunean.

Programaren barruan Luisillo Kalandraka etxarriarraren taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 2an Falcesen. Egun berean, Moises no duerme raperoaren kontzertua izanen da Olaztin, eta urriaren 8an Nahiak nahi taldearen kontzertua izanen da Etxarri Aranatzen.

Andrea Santiago Iruñea eta Madril artean bizi da, duela hamar urte, gitarra eskuetan duela. 2017. urtean hasi zen kontzerutak ematen. Estilo bakarra du, folk, rock eta pop alternatiboaren artekoa. Garai horretan gaur egungo banada osatu zuen: Borja Muerza (perkusioa), Miguel Tiberio (baxua eta sintesia) eta Nacho Muerza (gitarrak). Haiekin bere lehenengo EP grabatu zuen: He Dejado de Buscar tu Casa. 2020. urtean La triogía de las bestias kaleratu zuen, artistaren garapena adierazten duena.

 

Ostiralean Andrea Santiagori buruzko erreportajea Guaixe Astekarian.