Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkezten duten Herri Txiki, Infernu Handi saioa Arakilen grabatzen ari dira. Ohi bezala, ETBkoek hainbat arakildar elkarrizketatu dituzte. Eta horiek arakildarrei erakusteko emanaldia antolatu dute. Hura ostegunean, 20:30ean, izanen da Ihabarren. Eguraldiak lagunduko ez balu, Etxarrengo Aranburu frontoian litzateke. Eserleku kopurua mugatua denez, azken grabazio horretan egon nahi dutenek izena emateko Arakilgo udaletxera hots egin beharko dute: 948 500 101 edo 634 584 226 telefono zenbakitara.