Nafarroako Gobernuko Kultur Zuzendaritzaren laguntzarekin Filmoteka Nafarroan egitasmoa sortu dute. Filmoteka herrialdetik zabaltzea da proiektuaren helburua. ELL Toki Erakundeak parte hartzera gonbidatu zituzten, eta, azkenean, bost herritan jarriko dute martxan proiektua: Altsasu, Lizarra, Leitza, Tafalla eta Corella. Egitasmo honekin Filmotekak proposatutako programazioarekin sare bat osatu nahi dute.
Altsasuko emanaldiak Iortia kultur gunean izanen dira, eta hiru film proiektatuko dituzte: Cholitas, Esculpiendo la historia: Joxe Ulibarrena eta Zumikiri. Pablo Iraburu Cholitas dokumentalaren zuzendariak eta Oskar Alegría Zumikiri filmaren zuzendariak euren filmak aurkeztuko dituzte. Sarrerek euro bateko prezioa dute eta dagoeneko kultur gunearen txarteldegian edo webgunean eros daitezke.
Filmotekaren filmak Altsasun:
- Urriak 18, astelehena, 19:00
- Cholitas (Jaime Murciego, Pablo Iraburu, 2019)
- Urriak 22, ostirala, 19:00
- Esculpiendo la historia: Joxe Ulibarrena (Ángel Garro, 2013)
- Abenduak 20, astelehena, 19:00
- Zumiriki (Oskar Alegría, 2019)