Maria Chivite Navascues Nafarroako lehendakariak eta Santos Indurain Orduna osasun kontseilariak jakinarazi dutenez, “pandemiaren zikloan aldaketa funtsezkoa izan denez”, COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren ondoren ezarritako murrizketa neurri gehienak kenduko dira ostiralean. Hain zuzen, Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak bertan behera geldituko dira. Agertoki berrian “birusarekin bizi behar dugu, gripearekin bezala", esan du presidenteak. Gaineratu duenez, “txertaketak aurrera egiten jarraitu behar du”.
Neurriak
Osasun arloa: pandemia aurreko aurrez aurreko arreta guztiz berreskuratuko da osasun maila guztietan, baita lehen mailako arretako osasun zentroetan ere. Modu mailakatuan izanen da.
Maskara: derrigorrezkoa izanen da barnealdeetan eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia errespetatzen ezin bada. Prebentzio eta higiene neurriak kontutan izaten segitzeko gomendatu du.
Gaitzaren kontrola: hiru arlotan lanean jarraituko dute: detekzio goiztiarra, positiboen bilaketa eta agerraldien kontrola.
Hezkuntza: agerraldirik detektatzen ez bada, Lehen Hezkuntzan ikasgela osoa konfinatzeari utziko zaio. Positibo batekin kontaktua izan duten ikasle guztiei PCR proba egonkorrak egin en zaizkie. Agerraldi kasu batean Haur Hezkuntzan gela konfinatuko litzateke, musukoa derrigorrez erabiltzen ez dutelako.
Ostalaritza: barran kontsumitzeko aukera izanen da, betiere distantziak eta maskarak errepetatzen badira. Ez da edukierarik egongo, eta dantzatokiak irekiko dituzte.
Osasun egoera
Azken zortzi astetan COVID-19 kasu positiboak jaisten ari dira, gehien bat, azken hiruretan. Hala ere, birusak zirkulatzen jarraitzen du. Kutsadura indizea bat baino txikiagoa da duela hamar egunetik. Positibotasunak zenbait egun daramatza %2tik behera. Hamabi pertsona daude ZIUn eta 27 plantan.
Txertaketa
Txertaketa funtsezkoa izan da. Indurainek 1.300 hildako ekidin dituela azaldu du. Birusak osasunean eragin txikiagoa izan du.