Aralarko santutegia helmuga izan du makina bat jendek aurreko zortzi egunetan. Eta gaur ere mendi gaineko elizara jendea joanen da. San Migelen bederatziurrena sainduaren egunarekin despeditzen da gaur. Horregatik, santutegiak sei elizkizun hartuko ditu gaur: 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:30ean (meza nagusia), 17:00etan eta 18:00etan. Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako arduradunek gogorarazi dute pandemia ez dela erabat desagertu eta, horregatik, “jendea elizkizun guztietan ahalik eta gehien banatzea” eskatu dute.