Sareren Nafarroako Itzulia atzo hasi eta larunbatean despedituko da Berriozarren. Presoen etxeratzearen aldeko mobilizazio horretan 352 km eginen dituzte 72 ordutan. Horretarako, ibilbidea 5 km-ko puskatan banatu du antolakuntzak. Sakandarrek bederatzi zati eginen dituzte, hau da, 45 km. Martxa dagoeneko ibarrean da, Irurtzundarrek Latasatik Sakanara sartu baitute. Itzuliak Etxarri Aranatzera arteko bidea eginen du, ondoren Lizarragara jotzeko.
Ibilian ibilian, etxerako bidean dinamikaren bidez Sarek iheslari eta deportatuak etxeratzeko bidean ekarpena egin nahi du. Eta bide horretan herritarrak bidelagun nahi ditu. Horregatik antolatu du Sarek Nafarroako Itzulia, nafarrek bat egin dezaten “beharrezkoa den pausoa den etxeratze prozesuarekin, urtetako sufrimendua atzean utzi eta elkarbizitza eta bakeari ekarpena egiteko”.
Sareren Nafarroako Itzulian sakandarren zatia | |||
Puska | Ordua | Ibiltarien herria | Non |
14 | 07:00 | Irurtzun | Latasan |
15 | 08:00 | Arakil (Hiriberri, Ihabar, Irañeta) | Irurtzunen |
16 | 09:00 | Olatzagutia-Ziordia | Satrustegin |
17 | 10:00 | Uharte Arakil | Murgindueta pasata |
18 | 11:00 | Lakuntza | Uharteko autobia gaineko zubian |
19 | 12:00 | Arbizu | Arbizun |
20 | 13:00 | Etxarri Aranatz | Txinarmunoko bidegurutzean |
21 | 14:00 | Bakaiku, Iturmendi, Urdiain | Lizarragan |
22 | 15:00 | Altsasu | Zunbeltzeko bentaren aurretik |