Pandemiarekin eten zuen Saray elkarteak egiten duen jarduera hori. Haren bidez Elkarteari eta bular minbiziari ikusgarritasuna eman nahi izan zioten. Eta, bestetik, minbizia ikertzeko dirua biltzeko baliatu zuten. Sarayko kide egiten direnek bihotz formako burukoa jasotzen dute, besoa jartzeko. Lan hori eskulan taldeak egiten du eta josterakoan gelditzen diren oihal zatiekin giltzatakoak, paparreko orratzak, belarritakoak eta beste egiten dituzte.
430
Nafarroan urtero bular minbizia atzematen dieten emakumezkoen kopurua dira. Haiei Saray elkarteak laguntza psikologikoa eta soziala ematen die. Elkarteko buru da Mª Jose Oraa olaztiarra.