Sei elizkizunetan santutegia beteta egon zen herenegun. Meza nagusia Jose Ignazio Munilla Donostiako gotzainak eman zuen. Aralarko aingeruaren irudia meza guztietan presente egon zen. Ohikoa da elizkizun bakoitzaren akaberan hura gurtzea, baina pandemia garaitan haren aurrean men egitera mugatu behar izan zuten fededunek.