Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021

Eneko Fernandezek lortu du finalaurrekoetarako lehenengo txartela

Guaixe 2021ko urr. 4a, 11:13

Idoia Granizo, ezkerretik laugarrena, Izabako saioan. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Larunbatean jokatu zen, Izaban, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final laurdena. Eneko Fernanez nagusitu zen, eta Altsasuko finalaurrekorako txartela lortu du. Idoia Granizo Uribarrena altsasuarrak 292 puntu lortu zituen. 

Izaban agiatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Ehun lagun inguru elkartu ziren herriko zeinman Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernanez Maritxalar, Idoia Granzi Uribarrena altsasuarra, Patxi Castillo Graciarena, Aitor Irastortza Arrizurieta eta Endika Legarra Nuin bertsolarien lana ikus-entzuteko. Alaitz Rekondok gai jartzaile lanak egin zituen.

Eneko Fernandez eskuratu zituen puntu gehien (347) eta azaroaren 1ean Altsasun jokatuko den lehenengo finalaurrekorako txartela zuzena lortu zuen. Haren atzetik Endika Legarra (315,5), Julen Zelaieta (305), Patxi Castillo (300,5), Idoia Granizo (292) eta Aitor Irastortza (272,5) sailkatu dira. 

Larunbatean, urriaren 9an, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren final laurdena izanen da Tafallako kultur etxean, 17:·0ean. Besteak beste, Eneko Lazkoz Martinez ariko dira. Igandean, urriaren 10ean, Zangozako Karmengo auditorioan izanen da hirugarren final laurdena, 17:30ean, eta, bertan, Oier Lakuntza Irigoien urdiaindarrak parte hartuko du. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.