Gasteiz eta Iruñea lotzen dituen La Burundesa konpainiako autobus bat irauli egin zen atzo. Gasteiztik 10 km-ra dagoen Iruraiz-Gauna herrian izan zen ezbeharra. Autobus barruan zihoazen 15 eta 21 urte arteko bost gazteek beraien kabuz atera ziren, baina hainbat kolpe zituztenez, badaezpada Gasteizko ospitaletara eraman zituzten. Zauri larririk ez zuten izan. Gauza bera gertatu zen 32 urte zituen gidariarekin. Istripua 16:10 aldera gertatu zen, Ertzaintzak jakitera eman duenez, eta autobusa errepidetik irten eta bidearen erdian geratu zen iraulita.